Eraikipena

Eraikipena

Gunekoren oilategia egiteko irizpide bioklimatikoak erabili ditugu. Inguruan ongi txertatu eta ahalik eta arrasto eta kutsadura gutxien uzteko asmoz, lehengai naturalak (lastoa, buztina, kixua, ziora...) eta biodegradagarri lehenetsi ditugu; hala nola oiloentzako eroso eta atseginak. Gure lastozko oilategiak, ia bere osotasunean, inguruko lehengai eta langileekin egina dago.
Buruaskitasunaren ideia landu dugu eta beharrezkoa dugun energia, eguzki plaken bitartez lortzen dugu. Kokapena, isolamendua, haizeztapen naturala... del amedio, ez dugu berogailu, ez haize egokituaren beharrik. Euri ura biltzeko sistemak, landatutako 500 zuhaitz eta jatorrizko artadi eta txapardiak ureztatzeko aukera emanen digu.
Gure kokapen geografikoak, Nafarroa osoan bertakotasunaren O km (1-100 km) parametroetan jartzen gaitu Nafarroako erdialdean baikaude= Iruñea 35 Km-tara, Lizarra 35 km-tara, Zangotza 35 Km-tara, Tutera 50 Km-tara...