• Facebook
  • WhatsApp
  • Mail
  • Español
  • Euskara
Tel: 691 75 23 13 - 688 84 86 96
Guneko
  • Hasiera
  • Aurkezpena
  • Arrautza
      • Arrautza
      • Ziurtagiriak
  • Oiloa
  • Oilategia
      • Eraikipena
      • Ingurua
      • Buruaskia
  • Bisita gidatuak
  • Saltokiak
  • Errezetak
  • Harremanetarako
  • Menu Menu

Bisita gidatuak

Covid-aren krisiak irauten duen bitartean, ez da bisitarik antolatuko.

Gure oilategia eta gaur egungo abeltzaintzaren errealitate bat ezagutu nahi duzu?

Gurera bisitan bazatoz, arraultza ekologikoak ekoizteko gure modua erakutsiko dizugu eta bidenabar, gure egitatearen kontraesanak, erronkak, zalantzak, ahulguneak eta indarguneak ezagutaraziko dizkizugu.

Oilandaren etorreratik, dendatan arraultzak paketatuak banatzen ditugun arteko lanbidea ikusteko aukera izanen duzu. Hala nola, abeltzaintzaren gaineko gure ikuspuntua jakiteko aukera eskeintzen dizugu, gure produktuak dastatzen dituzun bitartean. Hori guztia, Ager Vasconum-eko, ohiko mediterranear klimako inguru batean, lastoz eta zurezko bi eraikin, harresi lehor eta harrobi tradizional batez hornitua dagoena.

Ekoiztegi txiki eta familiarra osatu dugun bi anai gara, Igor eta Mikel, eta gure lanaren berri emateko harrera etxetxo bat, “Aribenea” izana duana, prestatu dugu, goxo goxo bisitan etor zaitezen.

Gure etxera etorri, ikusi,entzun, galdetu, iritzia eman, dastatu, usaindu, ukitu,laketu… eta gogoetatu.

Talde bisitak

Talde bisitak gutxieneko 15 pertsonak osatuko dute, ez dute zertan talde berekoak izan behar. Bisitak goizeko 11:00etan hasiko dira eta gutxi gora behera 6 orduko iraupena izanen dute. Berezko bisitaz landa inguruaz eta konpaniaz, patxadan gozatzeko aukera izanen da.

Bisitaren nondik norakoak eta dastaketa zehazteko, harremana telefonoz eginen da. Bisita bertan behera uzteko eskubidea hartzen dugu, abereekin aurrezikusitakoren bat gertatuz gero edo eguraldi desegokiagatik. Kasu horretan, guztioi komeni zaigun beste dataren bat adostuko dugu.

Dastaketa

Dastaketa, etxeko denboraldiko barazkiez, arraultza elaborazioez eta oilo elaborazioez osatua egonen da funtsean. Era berean San Martin Unx-eko ardoa dastatzeko aukera izanen da. Prezioa, pertsonako 25€-koa izanen da.

HARREMANETARAKO

Helbidea:
Lakar Ingurua
31495 San Martín de Unx
Navarra

Telefonoa:
691 75 23 13 – 688 84 86 96

Email:
guneko@guneko.com

Guneko arrautzak

GUNEKO arrautza ekologikoak% 100 naturalak dira. Baserriko 26.000 m2-etan zehar, gure oiloak basoan hazten dira ingurune osasuntsu batean.

GUNEKO arrautza ekologikoak A kategoriakoak dira.

Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa: Europak landa eremuetan inbertitzen du

© Copyright - Guneko | Horixe Diseño
  • Legezko abisua
  • Cookien politika
  • Pribatutasun politika
Scroll to top